martes, 23 de mayo de 2017

ERREGE GORRA ipuina

Bazen behin oso liraina zen printze bat. Gorra zen, baina hala ere oso zoriontsua zen: oso haurtzaro polita izan zuen, dantza eta igeri egitea gustatzen zitzaion eta beti dotore eta oso txukun janzten zen, baina guza guztien gainetik gehien gustatzen zitzaiona bere zaldian ibiltzea zen. Zaldiak Liraña izena zuen eta oso polita eta handia zen, txuri eta grisa. Amona printzearentzako oso pertsona garrantzitsua zen eta honek zaldia oparitu zionetik lagun min bihurtu ziren, eta goizero goizero printzea bazioan zaldiarekin lasterketatxo batzuk egitera.

Egun batean, printzearen aita gaixotu egin zen eta tronua uztea erabaki zuen, hau bere semeari utziz. Herri osoa aztoratu egin zen berria jakin zuenean:
  • Gazteegia da herria gobernatzeko!
  • Baina, nola gobernatuko du gorra bada?
  • Erregea zoratu egin da!

Koroatze eguna iritsi zen, eta jende asko hurbildu zen jauregira. Denak haserre zeuden aren, printzeak hau animatzera joan zirela pentsatzen zuen, eta oso zoriontsu sentitu zen. Honen ondorioz, herria laguntzeko proposamenak pentsatzen hasi zen.

Hurrengo goizean, herrira joan zen herriaren beharrak zeintzuk ziren jakiteko eta behatzeko, eta pobrezi asko zegoela ohartu zen. Herritarrek erregea agurtzen zuten, baina honek buelta ematen zuenean denak txutxu-mutxuka hasten ziren:

  • Honek ez du funtzionatuko…
  • Nola entzungo ditu gure beharrak errege gor batek?


Baina erregeak ez zuen entzuten, bakarrik agurtu egiten zuen, eta jauregi iritsi zenean behar guztiak eta hauek konpontzeko proposamenak idatzi zituen. Bere ideia guztiak azaltzen zituen, eta bere laguntzailea zurgin, eraikitzaile eta errementari hobeei deitzea bidali zuen.

Herritarrek, hau ikusita, erregeak festa handia ospatu behar zuela pentsatzen zuten, honek zuen diru guztia gastatzeko. Baina okerrean zeuden denak!


Hurrengo goizean, egur eta eraikitzeko material ugari iritsi ziren, baina jendea txutxu-mutxuka jarraitzen zuen, erregean bere jauregia handitzeko materialak zirela esanez. Baina honek ez zuen erez ez entzuten, bakarrik irribarre egiten zuen.

Bi egun geroago, eraikitzaileak etxe polit batzuk eraikitzen hasi ziren. Eliza bat ere eraiki zuten, eta honekin batera parke bat, plaza bat, merkatu bat eta ospitale bat. Gainera, eraikin hauetako batzuek lanpostuak sortzen zituen, eta herritarrek lana edukitzeko aukera gehiago zituzten haien familian elikatzeko.

Herritarrek, pixkanaka, erregearen inguruan zuten pentsamoldea aldatzen hasi ziren
Behin lanak bukatuta, erregea herrira joan zen eta herri osoaren aurrean honakoa esa zuen:
  • Herritar maiteak, zuek zerbait ikustea nahi dut. - herritarrak erregaren atzetik joan ziren eta minutu batzuen ondoren, etxe polit batzuk, eliza, parkea, plaza, merkatua eta ospitalea ikusi zituzten. - Badakit ez naizela perfektua, oso gaztea naizela, baina nahiz eta zuen nahiak ezin entzun, zuen beharrak ikus ditzazket, nire bihotzak zuen kezkak entzun ditzazkelako, eta horregatik zuen etxe berriak aurkezten dizkizuet.

Herritarrak pozez zoratu zeuden, eta erregea oso pozik zegoen. Herritarrek erregea ezagutu gabe epaitu zutela ohartu ziren, eta okerrean zeudela ikusi zuten. Hortik aurrera, herriko jende guztia erregea laguntzeko elkartu ziren eta honekin komunikatzeko zeinu hizkuntza bat sortu zuten!

TARZANA ipuina

TARZANA



Oihan sakon batean zegoen ur-jauzi batetik gertu, Tarzan eta bere alaba Tarzana bizi ziren. Behin, Tarzanek oihaneko animali guztiak eta tribuetako buruzagi gizon eta emakumeak bildu zituen, gauza oso garrantzitsu bat esan behar zielako…

  • Bada ordua norbaitek ni ordezkatzeko, zahartzen ari naiz eta lianatan irristatu egiten naiz. Gainera ezin dut lehen bezala oihu egin.
  • Zer gertatuko da orain? Nor arduratuko da gu zaintzeaz? Ohitura zaharrak dioenez, zure semeak izan beharko luke zure ordezko, baina zuk alaba bakarra daukazu!
  • Eta zer? Ze arazo dago neska batek nik egiten dudana egiteko? Berak nik bezain ondo ezagutzen du oihana.
  • Baina uler ezazu… neska bat da… eta neskak… zuk ulertzen gaituzu!


Luzaroan eztabaidatu ondoren, Oihaneko Batzordeak lehiaketa bat egitea erabaki zuen. Froga guztiak gainditzen dituena izango zen Tarzan berria eta bere omenez ur-jauziei bere izena jarriko zieten.

  • Tarzanak, noski, parte har dezake, baina ikusiko dugu zuk esaten duzun bezain ona den!


Tarzan etxera iritsi orduko, Tarzanari gertatutakoa kontatu zion, eta hau asko harritu zen.

  • Zer?! Frogak gainditu behar ditudala oihana babesteko? Bizitza guztia daramat oihana babesten eta inork baino hobeto egiten dut. Eta hau dena neska naizelako? Konturatuko dira nor den Tarzana.


Bitartean, batzordeak frogak prestatu zituen, beraien ustez Tarzanak gainditu ez lituzkeenak. Eta lehiaketaren eguna iritsi zen.

Lehenengo froga oihaneko zuhaitz altuenetik fruiturik exotikoena lortzea zen. Tximuen erregeak pentsatzen zuen froga hori Mandrilok, tximurik bizkorenak, bakarrik gaindituko zuela.

Tarzanak jauzi bat eman eta denen harridurarako, Madrilo baino bizkorragoa izan zen. Gainera, oihaneko zuhaitzak inork baino hobeto ezagutzen zituen. Tarzanak lehenengo froga gainditu zuen.

Bigarren frogan, laku bat zeharkatu behar zuten igerian. Krokodiloek, pirañek eta kastorek irabazteko aukera handia zuten. Tarzanak ezin izango zuen froga hura gainditu! Horrela pentsatzen zuten animalia gehienek eta tribuetako buruzagi askok.

Parte hartzen zuten animali guztiak uretan bizi ziren eta igeri egiten ohituta zeuden. Baina Tarzanak oso ondo ezagutzen zituen animalia guztiak eta gainera oso azkarra zen. Zer egin zuen? Oinetan bi hosto handi jarri zituen eta horrela animaliak baino azkarrago egin zuen igeri. Lakua zeharkatzen lehenengoa izan zen.

Hirugarren froga oso gogorra zen. Mendi izoztu batetik izotz pusketa handi bat hartu behar zuten. Animaliek uste zuten froga hura gainditzea ia ezinezkoa zela. Lehiakide guztiek indarra eta bizkortasuna izan behar zuten eta horrelakorik ez zegoen inor.

Baina denak oker zeuden. Tarzana mendira askotan izotz bila igotzen zen. Izotz harekin aitak papaia-izozkia prestatzen zion alabari eta honi izugarri gustatzen zitzaion.

Tarzana mendira igo zen eta handik jaitsi zen inoiz ikusitako izotz pusketa handienarekin. Izotz pusketa harekin oihaneko animalia guztientzako papaia-izozkia prestatu zuen.

Beste froga bat gelditzen zen… Euria eginarazi behar zuten!!!

Tximu bat dantza egiten hasi zen eta berehala hasi zen euria egiten. Oihaneko zuhaitz altuenetik bazen tximu lagu bat ureztagailu batekin ura botatzen ari zena. Beraz, tranpati handia zen laguna.

Krokodilo bat saiatu zen euria sortzen baina isatsarekin urez beteriko putzu batean kolpeak ematen zituen eta horrela ura sakabanatzen zuen.

Buruzagi baten semeak euriari dei egiteko dantza bat egiten zuen bitartean, hitz batzuk esan behar zituen. Nahastu egin zen eta euriari deitu beharrean, eguzkiari deitu zion eta horrela bi egunez sekulako beroa izan zuten oihanean.

Tarzanaren txanda iritsi zen. Abesten hasi zen eta hain gaizki egin zuen, hain gaizki… eruria hasi zuela eta ez zuen hiru egun pasa arte atertu.

Eta hau da Tarzanaren istorioa. Berak lortu zuen oihaneko zaintzailea izatea eta ur-jauziak bere izena eramatea.

Egun hartatik aurrera gizonak, emakumeak, animaliak, denek izan zituzten aukera berdinak.

HEZKUNTZA HEZKIDETZAILEA PREZI


https://prezi.com/u4uytm7qyl_e/hezkuntza-hezkidetzailea/?utm_campaign=share&utm_medium=copy

HEZKUNTZA HEZKIDETZAILEA

Sarrera

Proiektu hau Zurriola Ikastolan burutuko da eta 4 zein 5 urte bitarteko haurrentzat bideratuta dago. Guztira, hamar aste iraungo du. Honen maiztasuna, astean egun binakoa izango da eta, astero egun eta ordu berdinean burutuko dira. Saioek ordu eta laurdeneko iraupena izango dute. Bertan, jarduera desberdinak antolatuko dira.

Proiektu hau burutzeko familien parte-hartzea ezinbestekoa izango da, izan ere, eskolan egindako ekintzek etxean jarraipen bat izan beharko dute, eta etxean landutako gauzak eskolan ere landuko dira, informazioaren elkar-trukaketa egongo baita.

Saio bakoitza 4 zatitan banatuko da: lehenbizi, haurrei harrera egingo zaie; bigarren zatian, aurreko saioko hausnarketa egingo da eta jarduera berria zein izango den azalduko zaie; hirugarren zatiari dagokionez, jarduera burutzeko izango da; eta laugarrena eta azkena, erlaxaziorako utziko da.

Helburuak:
    • Gizartean desberdintasunak daudela ohartu.
    • Norbere burua eta besteena ezagutzea.
    • Norberaren eta besteen gaitasun eta mugak errespetatzea.
    • Tolerantzia bultzatzea.
    • Besteenganako enpatia garatu.
    • Erlaxazio teknikak menderatzea
    • Iritzi ezberdinak errespetatzea eta ‘ez’ esaten ikastea.
    • Autonomia garatu
    • Enpatia sentitu
    • Komunikazio gaitasunak garatu
    • Entzuten ikasi eta arreta mantentzen ikasi.

Konpetentziak/Gaitasunak
  • Hezkuntzako gaitasun orokorrak:
    • Arduraz bizitzen ikastea.
    • Ikasten eta pentsatzen ikastea
    • Komunikatzen ikastea.
    • Elkarrekin bizitzen ikastea.
    • Pertsona gisa garatzen ikastea.
    • Egiten eta ekiten ikastea.

Hautatu dugun gaiak, zuzenean Hezkuntzako gaitasun orokorrak bermatzen dituela argi ikus daiteke. Haurrek arduraz bizitzen ikasiko dute besteenganako errespetua eta  desberdintasunak onartzen irakatsiko baitiegu. Elkarrekin bizitzen ikasiko dute jarduerak burutzean iritzi ezberdinak sortuko baitira eta haiek arteko elkarrizketa bultzatuko dugulako, hau da, hobeto komunikatzen ikasiko dute . Haien kabuz pentsatzen eta hausnartzen ikasiko dute pixkanaka pixkanaka eta geroz eta autonomoagoak izango dira arrazoamendu kritikoak egiterakoan, ildo beretik, ekiten ikasiko dute, hau da, aktiboa izango dira (bai psikikoki baita fisikoki ere) . Beraz, hori guztia kontuan izanik pertsona gisa garatuko dira eta irakaslea prozesu horretan laguntza handia izango da.


Edukiak:
Zer gizarte taldetako partaide den jakitea eta horiek bereiztea (hasierakoak, familia eta eskola).
● Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.
● Hurbileko gizarte-ingurunearen ezaugarriak eta funtzioak behatzea.
● Gizarteko hartu-emanen oinarrizko jokabideak izaten hastea (txandaren zain egotea, pertsona helduak, espazioak, materialak eta gainerakoak konpartitzea), eta elkarbizitzaren arau batzuk betetzea.
● Jolasetan parte hartzea eta ekimena izatea, eta, arian-arian, ardura txikiak hartzea eguneroko bizitzan
● Jolas sinbolikoak egiteari ekitea, hurbileko gizarte-ingurunea ulertzen hasteko.
● Hurbileko gizarte-inguruneko kultura-adierazpenekiko interesa izatea.● Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.
● Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan laguntzea.
● Eguneroko bizitza antolatzen duten arau kolektiboak eztabaidatzea, hausnartzea, balioestea eta betetzea.
● Hastapenetako zer gizarte taldeetako partaide den jakitea eta horiek bereiztea. Familia-ereduak, senidetasun-harremanak...
● Haurrak parte hartzen duen gizarte taldeetan ezartzen diren harreman afektiboen garrantzia balioestea.
● Komunitatearen beharrizanak, lanbideak eta zerbitzuak behatzea eta esploratzea.
● Gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko arauak. Gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen hastea.
● Haurrek harreman orekatuak izatea elkarren artean. Estereotipo eta aurreiritzi sexista batzuk identifikatzea eta baztertzea.
● Norberak egiten dituen eta ingurunean egiten diren jarduera soziokulturalak balioestea eta horietan parte hartzea; norberaren nortasun-zeinuetako batzuk ezagutzea.








Metodologia:  

Ostegun arratsaldetan ikasleei  ipuin bat eskainiko zaie gurasoekin batera etxean irakurtzeko. Ipuin hau hala euskaraz, nola gazteleraz eskainiko zaie familiak inplikatu daitezen. Etxean nolabait lehenengo hausnarketa egingo dute haurrek eta asteartean emandako ipuina euskaraz irakurriko da ozen. Gure helburuak kasu honetan bi dira, alde batetik haurrek oroitzea zeri buruz zen eta beste aldetik, ziurtatzea haur guztiak irakurri dutela; horrela, parte-hartzea bermatuko dugu.

Irakaslea izango da jarduerak proposatuko dituena beti. Baina, hauei dagokionez, batzuetan irekiak izango dira ,hau da, haurrek banaka, bikotekidea edo taldeka parte-hartu nahi duten aukeratu ahal izango dute. Besteetan aldiz, irakasleak esandakoari jarraitu beharko diote. Gainera, kontuan izan behar dugu haurren galderekin beste gai ezberdinak piztu daitezkeela eta hauek lantzea oso inportantea da haien garapen kognitiboa zein emozionala garatzeko.

Aipatu bezala bi bloke ezberdin bereiz ditzakegu, ipuinak eta  bestelako jarduerak. Ipuina kontatzerako orduan lurrean, borobilean, eseriko dira denak, irakaslea barne. Orduan, irakasleak saio horretako ipuina aurkeztuko die haurrei izenburua esanez. Jarraian, ipuina irakurriko die haurrei. Pare bat ohar argitzea ondo legoke: haurrak gustuko duten posturan egongo dira borobilean, hau da, lurrean etzanda, apatx eserita eta abar. Bigarrena, ipuinarekin hasi baino lehen irakasleak giro atsegina egotea ziurtatuko du, hala ez bada jardueraren bat proposatuko du haurrak lasaitu daitezen .

Osteguna ipuinarekin eralazionaturiko jarduera burutzeko eguna izango da. Aurretik irakurritako ipuina freskatuko dugu denon artean gertatuakoa gogoraraziz. Orduan jarduera berria aurkeztuko diegu ikasleei burutu beharreko lana, horretarako emango zaien denbora eta izango duten materiala azalduz. Jarudera batzuk burutu baino lehen etxetik margoak ekar ditzatzen esaktuko zaie, noski gurasoei ere gogoratuko zaie gauza bare egunaren amaieran.

Jarduera denak Haur Hezkuntzako dagokion gela arruntean burutuko diren arren badaude bi salbuespen,bata talde handia izatea, kasu horretan psikomotrizitateko gela balego hori erabiltako litzateke haurrek jarduerarako espazio egokia izan dezaten. Bigarrengo salbuespena proiektua ixteko egingo den irteera izango da, hori ikastetxetik kanpo egingo da gurasoen baimena lortu ondoren.

Proiektuarekin hasi baino lehen gai nagusi batean pentsatu dugu, gai hori aniztasuna da . Beraz burutuko ditugun jarduera guztiak aniztasuna ardatz gisa dutelarik planteatuko dira. Ezinbestekoa iruditzen zaigu guraso-hezitaileen arteko koordinazioa, beraz,
  1. gurasoak inplikatzen dituen proiektua prestatu dugu.
  2. gurasoen inplikazioa eskatzen duen proiektua sortu dugu.

Proiektuak bi zati ezberdin ditu, lehen zatia  ipuin kontaketa batek ea jarraian egindako galdera sorten bidezko solasaldiak osatuko du eta bigarrena aldiz, bigarrengo egun batean, ikasleak pentsarazteko jarduera batzuek osatzen dute.

Proiektuarekin hasi baino lehen gurasoei gutun bat bidaliko zaie bilera batetara etortzeko eskatuz. Bileran proiektuaren nondik-norakoak azalduko zaizkie eta  norbaitek  etxean proiektua martxan jartzeko arazorik izango balu berarekin konpontzeko aukera izango genuke proiektua hasi baino lehen.


JARDUERAK

JARDUERA 1. Tarzana ipuina

Jarduera honetan Tarzana pertsonaiaren inguruko ipuina kontatuko diegu haurrei. Tarzana oso pertsona ausarta da eta egiten dituen gauzak, gizartean, mutilek egiten dituztenak bezala etiketatu daude, eta pertsonai honek dena aldatzen du. Honekin, haurrei estereotipoak zein markatuta dauden ikustaraziko diegu eta haiekin solasaldi bat garatzen saiatuko gara.

Ipuina gelan irakurtzeaz aparte, gurasoei haien parte hartzea eskatuko diegu eta haurrei etxean ipuina berriz irakurtzeko eskatuko diegu.

JARDUERA 2. Asma ezazu nor den.

Haur bakoitzak bere izena jarriko du paper batean. Paper hori tolestu ondoren poltsa batean sartu behar dute. Izenak nahastuta egon daitezen poltsa astindu behar da. Banan-banan haurrak poltsan eskua sartuko dute, paper bat hartuz, ezin dute ozen esan noren izena den. Ondoren, bost minutu izango dute tokatu zaien kidea nola deskribatu dezaketen pentsatzeko, bai fisikoki, bai bere pertsonalitatea. Deskribatutako pertsonaren izena asmatzen duen ikasleak  bere paperean agertzen den kidearen ezaugarrien azalpena egingo du.  

JARDUERA 3. Pasa ezazu zamuka!

Talde dinamika honetan, zamuka, bat erabiliko dugu. Zamuka, haurren izenak eta haiek gustuko dituzten bi gauza ezagutzeko tresna bezala erabiliko dugu. Gainera, gelakideen artean besteei buruz gustuko dituen ezaugarri bat  ozen esango ditugu.
Dinamika honetan azaltzen diren zaletasunak beste jarduera edo saioetan landuko ditugu, haurren errealitatetik gertu dauden gauzak lantzeko lagungarria delako. Jarduera honen baldintza borobilean eserita egotea da. Hezitzaileak zamukaren punta eskainiko dio haur bolondres bati, eta haur bolondresa bere izena eta gustuko dituen bi gauza esango ditu, adibidez: igeri egitea eta parkera joatea; beste eskuarekin zamuka botako dio haur bati eta zamuka jasotzen duen haurrak bere izena zein bi zaletasun esan beharko ditu ere. Horrela gela horretan dauden haur guztien izenak eta zaletasunak esan arte.
Zamuka berriro biltzeko, altxatu egingo gara eta haurrak banan-banan haria jarraitzen hurbilduko dira. Haria zamukan biltzen ari diren bitartean, haien aurrean dagoen haurraren gustuko ezaugarri bat esan behar dute.  


JARDUERA 4. Dekalogoa (bat etxean eta bestea gelan)

Lehenik eta behin haurrei galdetu behar zaie “arau” hitza ezagutzen al duten. Hitz ezezaguna balitz hiztegira jo beharko genuke eta bertan jartzen duena ozen irakurri. Behin hitza ezaguna denean, haurrei horren inguruan zerbait bururatzen al zaie galdetzen da.
Ezagutzen dituzten arauei buruz mintzatu ondoren, dekalogo hitza haientzat ezaguna al den galdetzen da. Hitz hau ezagutu bezain laster, gelan edukitzeko dekalogo bat egitea proposatzen zaie. Dekalogo horrek “ez” duten hitzak baztertzea du ezaugarri berezi.
Behin dekalogoa sortuta nahi duten bezala apainduko dute eta gelako pareta batean itsatsiko da haien begi-bistara.

Asteak pasa ahala haurrek egindako dekalogoa begiratuko dugu gogoratzeko zer pausu eman genituen dekalogo hori sortzeko. Ondoren, gurasoekin batera, etxeko dekalogo bat sortzea proposatuko da.

JARDUERA 5.  Maskarak

Jarduera honen helburu nagusia beste kulturak hobeto ezagutzea da, horretarako Afrikan, Ozeanian, Asian, Amerikan eta Europan dauden maskara zein aurpegizko margo desberdinak erakutsiko zaizkie. Jarduera hasi baino lehen, bost mahaietan kontinente bakoitzaren maskaren argazkiak zein aurpegi-margoak utziko dira lehen haurrek argazkiak  ikus ditzaten.

Mahaietan kontinentearen izena zein horren irudia itsatsita egongo dira. Beste mahai batean maskara zuriak pilatuta egongo dira. Libre dauden mahaietan paper zuria jarrita egongo da eta haurren eskura hiruzpalau kolore ezberdinetako esku-margoak  egongo dira.

Haurrek argazkiak eta irudiak begiratu ondoren hezitzailearengana hurbilduko dira eta zer ikusi duten galdetuko die. Honi erantzun ondoren zer egingo duten ba al dakiten galdetuko zaie. Badaezpada, jardueraren nondik norakoa azalduko da.

JARDUERA 6.  Aurkitu zure bikotea

Jarduera honetan binaka, edo hirunaka (talde bakar bat bakoitiak badira) gelako ikasleak, aritzea baldintza da. Jarduera honetan begiak estalita duten bitartean  haien bikotekidea aurkitu behar izango  dute soinu edo hitz zehatz bat esaten, hau da, bikotekideek hitz edo soinu bat aukeratu beharko  dute eta bikotekide bakoitzak soinu zein hitz desberdinak ozen esan beharko dituzte elkartzeko.

JARDUERA 7. Errege gorra (ipuina)

Ipuina gelan irakurriko dugu. Hurrengo hilabetean entzumen urritasuna duen haur bat joango da gelara, eta haurrekin gaiari buruz hitz egingo dugu. Horretarako, gizartean ezberdintasunak daudela esango diegu, eta ipuina kontatuko diegu.
Irakurgaiaren ondoren, haurrekin ipuinari buruz hitz egingo dugu. Era honetan, haurren iritzia jasoko dugu eta ezberdintasunak onartzen eta hauekin (elkar)bizitzen ikasiko dugu.

JARDUERA 8. Pizti ederra (ipuina)

Ipuin hau, Tarzanaren kasuaren ildotik, gizartean normaltzat ematen diren etiketak ditu, eta hau irakurtzen haurrei beste egoera batzuk ikusaraziko dizkiegu.

JARDUERA 9. Txano gorridun otsoa (ipuina)
Kasu honetan, otsoa ez da izango ipuin tradizionalean bezala, beste rol bat betetzen du ipuinean. Ez da ohikoa, beraz haurrei interesa piztuko die eta zalantzan jarriko dituzte hainbat gauza. Honen bitartez, solasaldi bat sortzeko aukera izango dugu.

JARDUERA 10. Ezetz esaten ikasi (ipuina)

Haurren autokontzeptua lantzeko “ezetz esaten ikasi” ipuina irakurriko da.

JARDUERA 11. Pertsona ezberdinak margotu.

Helburua: Espainiarra izatea ez du suposatzen beste lekutako rasgo fisikoak ez izatea. Hain zuzen, denak izan gaitezke fisikoki ezberdinak baina leku berekoak.

  1. Hacerles reflexionar (haciendo preguntas + fotos)

  1. Dibujar


JARDUERA 12. Ados edo ez?
Oraingo jarduera honean emakumezkoen eta gizonezkoen rol estereotipatuekin esaldiak ozen irakurri eta baieztapenarekin ados dauden edo ez galdetu beharrean denak ilaran jariko dira, hezitailearen aztean, hezitzaileak  esaldia ozen irakurri ondoren ados daudenei ezkerrean eta ados ezdaudenei eskubian jartzeko eskatuko die. Ondoren, haien erantzunaren arrazoia azaltzeko eskatuko die irakasleak, inor behartu gabe. Denak isiltasunean geratzen badira hezitaileak hainbat esaldi prestatuak izango ditu:

  • Pertsona guztiak eskubide eta duintasun berdinak ditugu
  • Jaiotzen diren unetik neskak arrosaz eta mutilak urdinez jantzi behar dira
  • Etxerako lanak (arropa garbitu, platerak garbitu, sukaldean aritu eta abar gizonek zein emakumeek egin beharreko lanak dira.
  • Neskek zein mutilek futbolera jolastu dezakete
  • Mutilek zein neskek  dantzatu dezakete ballet-a
  • Beste pertsona bati iseka egitea eta irainak esatea tratu txarra ematea da.
  • Haurrak  zintzea gizonek eta emakumezkoek egin beharreko gauza da
  • Hezitaileak neskak zein mutilakizan daitezke
  • Berdintasunak pertsonak zoriontsu egine gaitu

JARDUERA 13. Denak berdinak baina desberdinak.

JARDUERA 14. Irteera.
Jarduera honetan ikasleei irteera batera eramango diegu. Kultura ezberdinetako dantza-antzerki bat izango da. Bertan, hainbat herrialdeko dantzak antzeztu eta dantzatuko dituzte, bai eta janzkera erakutsi. Antzerkia ordu eta erdikoa izango da. Horretarako zirkular baten bidez gurasoei abisatuko zaie, behar bada laguntza eskatzeko jarduera  egiteko eta batez ere haurrei haraino eramateko, izan ere, autobusean joango gara.



Ebaluazioa

    1. Ebaluazio-irizpideak
      1. Haurren nondik norakoa. Zer zekiten proiektu hau hasi baino lehen.
      2. Zer ikasi dute proiektu honekin.
      3. Nolako motibazioa izan dute haurrek?
      4. Inplikazio maila eta aktibotasuna.
    2. Ebaluatzeko tresnak
      1. Galderen bidez mintza sortzea.
      2. Proiektuan agertzen diren gaiak praktikan jartzen al dute?
    3. Kalifikazio-irizpideak
      1. Soilik proiektuaren eraginkortasuna ebaluatuko da.
    4. Ebaluazioaren ondorioak
      1. Behin proiektua bukatuta, familien, irakasleen eta ikasleen iritziak kontuan hartuta, proiektua moldatuko da. Gehien gustatu diren jarduerak egiten jarraituko dira baina, aldaketak eta moldaketak egitea onartuko da ere
    5. Autoebaluazioa
      1. Gure papera, hezitzaile bezala, egokia izan da?
        1. Zer aldatu dezakegu?
      2. Proiektu honekin geneuzkan helburuak lortu ditugu?
        1. Zeintzuk lortu ditugu?
        2. Zeintzuk ez ditugu lortu?
      3. Haurren nahiak eta galderak asetu dira?